Zer ikusi
Getxo bisitatzea bertako txokoetatik ibiltzea da. Bizkaia Zubi handitik La Galeako amildegietara, gure herriak espazio ikusgarri eta berezi asko dauzka, historiaz beteak, paisaia natural eta malkartsu batean, Bizkaiko Golkoa atzealdean duela.
Getxoko Turismo Bulegoak turismoko ibilbide hauek iradokitzen dizkizu, Getxora bisitan bazatoz nahitaez egin behar dituzunak.
Getxora bidaia labur bat egitea pentsatzen ari bazara edo gure herria bisitatu nahi baduzu, bost ibilbide hauek ezinbestekoak dituzu herria ezagutzeko.
Zalantzarik baduzu, deitu Getxoko Turismo Bulegora, zenbaki hau markatuz:
944 91 08 00
Gogorarazten dizuegu Getxoko Turismo Bulegoa Ereagako hondartzan, z/g,dagoela, Igeretxe hoteletik metro gutxira.
Bertan, zuen zalantzak argituko ditugu, eta Getxon egiteko eskaintzen ditugun kirol, gastronomia eta turismo alorretako esperientzia eta txangoetarako erreserbak egin ahalko dituzue.