Turismo familiarra
Familia-turismorako toki paregabea da Getxo. Familiartean oporrez gozatzeko plan, jarduera eta ostatu onenak aurkitu itzazu.
Getxon familiartean oporrez eta aisialdiaz gozatzeko toki, ostatu eta jarduera onenei buruzko informazio guztia ezagutu ezazu. Ibilaldi bat belaontzian, sukaldaritza-ikastaro bat, bisita gidatu bat itsasontziz, ibilaldi geologiko bat Bizkaiko flysch-etik... Getxora bazoazte egun batzuetarako, horiek dira familiartean egin ditzakezuen planetako batzuk.
Zalantzarik baduzu, jar zaitez Getxoko Turismo Bulegoarekin harremanetan, zenbaki hau markatuz edo helbide honetara idatziz:
Getxo, familiartean oporrez gozatzeko turismo-destino paregabea
Ez dakizu nora bidaiatu umeekin? Getxo turismo-destino paregabe bihurtu da familientzat, Euskadiko Familia Turismoko Klubeko hainbat enpresen laguntzari esker. Getxo 20 minutura baino ez dago Bilbotik, eta umeekin gozatzeko aukera eta planen eskaintza zabala dago, familian bidaiatzea askoz errazagoa eta dibertigarriagoa izan dadin. Adin desberdinetako seme-alabak dituzten familia ugarientzako instalazioak daude Getxon, eta Euskadiko kostaldeko gune honetara egiten duzun bidaian izango dituzun beharrizan guztiak asetzeko aisialdi- eta turismo-aukera onenak izango dituzu eskuragarri.
FAMILIARTEAN GOZATZEKO PLANAK ETA JARDUERAK:
FAMILIA-TURISMORAKO ENPRESAK
Getxon hainbat enpresa daude seme-alabak dituzten familia guztien beharrizanak aseko direla bermatzeko. Enpesa horiek Euskadiko Familia Turismoko Klubean daude:
Deskargatu:
Hemeneskura dezakezu, dohainik, Getxoz gozatzeko Planak liburuzka.