Getxoren historia
Getxo udalerria Bilbotik 20 kilometrora dago, kokaleku ezin hobean, hondartza ederrez eta troka ikusgarriz inguratuta. Getxok, ofizialki, auzo hauek dauzka: Areeta, Algorta, Romo, Neguri eta Andra Mari.
Getxo XII. mendean eraiki zen, Andra Mariko elizaren inguruan (Andra Mari auzoan). Horixe izan zen lehenbiziko hirigunea. Bertan bizi ziren guztiak nekazariak, artzainak, errotariak eta arrantzaleak ziren. Arrantzaleek, zehazki, euren etxeak Algorta auzoko portu txikiaren goiko aldean eraiki zituzten. Zona hori oso txikia baina erakargarria da. Gaur egun turista asko joaten dira bisitan, arrantzale-herri baten xarma gorde duelako gaur arte.
Etxe txikiek eta kale aldapatsuek, oinez bakarrik zeharkatu ahal direnek, herri zahar honen nortasuna gordetzen dute. Euskal Herriko beste herri asko bezala, itsasoko lan gogorretik bizi izan zen.
Bilboko Portuan izan zen itsaso eta merkataritza jardueren gorakadak zuzeneko eragina izan zuen Algorta auzoan, apurka-apurka loratu zena. 1742an Printzearen Gaztelua eraiki zen (gaur egun La Galea gotorlekua deritzona), Bilboko itsasadarra defendatzeko leku ezin hobea zelako eta, batez ere, gure udalerritik abiatzen zen merkataritza-bideak babesteko.
Kokaleku bereziari eta hondartzei esker, etxe handiak eraikitzen hasi ziren. Hasiera batean, Areeta bihurtu zen udaleku barrualdeko probintzietako eta Bilboko aristokraziaren eta goi-burgesiarentzat. Areeta auzo berriaren jaiotzak (1868. eta 1870. urteen artean) udalerria loratzea ekarri zuen. Laster garraiobideak hobetu zituen. 1893. urtean inauguratu zuten Bizkaia Zubia ikusgarria, Portugalete eta Getxo artean itsasadarreko bi bazterrak batzen dituena. Ingeniaritza-lan berezi hau Iraultza Industrialaren ikonoa da.
XX. mendearen hasieran Neguri jaio zen, luxuzko bizitokirik famatuena.
Deskargatu:
Ondare-ibilaldiak Getxon zehar: QR Tour
Informazio gehiago
Wikipediara joan
Informazio gehiago