Gurutzontziak
Bilboko Portua, Abrako badian kokatuta, gurutzontzirik onenak iristen diren portua da. Getxoko Turismo Bulegoak ongi etorria ematen die gurutzontzietako bidaiariei, eta zenbait jarduera eskaintzen dizkie Getxo udalerria ezagutzeko ordu gutxi batzuk dituztenei edo Bilbon egiten duten eskalan erosketa batzuk egin nahi dituztenei.
Deskubritu Getxon gurutzontzietako bidaiarientzat interesa daukan informazioa orrialde honetan.
Bilbon eskala egiteko asmoa badaukazu, jakin beharko zenuke gurutzontzien terminaleko portua Getxoko kaian dagoela, Kirol-Portuaren ondoan. Taxi zerbitzu bat eskaintzen dizugu gure udalerria egun erdian ezagutzeko eta gure udalerrian zehar erosketak egin ahal izateko, bertoko gastronomia dastatzeko eta antzinako arrantzale-portua eta Bizkaia Zubia ikusteko, esate baterako.
Bilboko Portutik gurutzontzi batean sartzeko, herriko hotelen batean gaua pasatzea gomendatzen dugu (hemen aurki ditzakezu), eta taxi bat erreserbatu gurutzontzien terminalera joateko, Getxoko Kirol Portuan.
Zalantzarik baduzu, deitu Getxoko Turismo Bulegora, zenbaki hau markatuz: