Faktura Elektronikoak

Getxoko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusia

Fakturak jaso, kontsultatu eta sortzeko bitartekoak

Fakturak Sartzeko Puntu Nagusia funtzionaltasun guztiekin ezarriko da, faktura elektronikoa sustatzeari eta Sektore Publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean xedatutakoarekin bat etorriz. Fakturak jaso, kontsultatu eta sortzeko bitartekoak zehaztuko dira jarraian:

Zerbitzuak

Getxoko Udaleko eta bere erakunde autonomoetako Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusiak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Autentifikazio gabeko zerbitzuak Autentifikazioa eskatzen duten zerbitzuak (ziurtagiri elektronikoa)
 
 
 
 

Beste bitarteko batzuk

  • Izenpe: Izenpe ef4ktur doako programaren bitartez faktura sortu eta programa beretik aurkeztu ahalko da, posta elektronikoaren bidalketa-metodoa konfiguratu gabe. Faktura hala aurkezteko, nahitaezkoa da Izenpe Ef4ktur softwarearen azkeneko bertsioa izatea.
  • Correo electrónico: Faktura elektronikoak posta elektronikoz bidal daitezke honako helbide elektronikoren batera: efaktura@getxo.eus / efactura@getxo.eus. Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.

Fakturak aurkezteko baldintzak

    • 25/2013 Legearen 4.1 artikuluan aipatzen diren erakundeek, baldin eta Getxoko Udalari edo bere erakunde autonomoei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu badizkiete, nahitaez erabili beharko dituzte faktura elektronikoak eta dagokion fakturak sartzeko puntu nagusiaren bidez aurkeztu, fakturatutako zenbatekoa gorabehera.
    • Alabaina, administrazio horiei zerbitzuak eskaini edo ondasunak entregatu dizkien beste edozein hornitzailek faktura elektronikoak egin eta igorri ahalko ditu lehentasunez; Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek horretarako beharrezkoak diren bitartekoak eta arreta emateko konpromisoa hartzen dute.
    • Fakturak honako formatu honetan egon beharko dira: Facturae-ren 3.2 bertsioan, edo Facturae-ren 3.2.1 bertsioan
    • Garrantzitsua: Faktura elektronikoa erregistratzeko, honako datu hauek adierazi behar dira, hori egin ezean faktura baztertuko baita:
      • 1. Hornitzailearen helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa
      • 2. Adjudikatutako kontratuari esleitutako kontabilitateko erreferentzia. Erreferentziazko zenbakia (urtea/xxxx formatuan) zerbitzua, obra edo hornidura adjudikatu izana jakinarazteko hornitzaileari bidaliko zaion mezu elektronikoan adieraziko da. Datu hori faktura elektronikoaren “Espedientea” eremuan zehaztuko da.
    • Webgunean, “Kontratuen kontabilitate-erreferentzien kontsulta” atala dago eta adjudikatutako kontratuen zerrenda kontsultatu daiteke bertan, baita kontabilitate-erreferentzia ere.
    • Honako hauek dira fakturan agertu beharreko datuak, zein erakunderi zuzenduko zaizkion kontuan hartu beharko da:

Entitatea

IFK

 

Unitateen kodeak *

Erakundea

Kontabilitate Bulegoa

Unitate izapidegilea

Getxoko Udala

P4805300C

L01480448

L01480448

L01480448

Kultur Etxea

Q4800695A

LA0013581

LA0013581

LA0013581

Musika Eskola

P9805301J

LA0013775

LA0013775

LA0013775

Getxo Kirolak

G48117600

LA0013776

LA0013776

LA0013776

Udal Egoitza

P9805302H

LA0013777

LA0013777

LA0013777

    • Oharra: Adierazi diren unitate-kodeak informatiboak dira soilik; izan ere, Getxoko Udala ez dago Estatuko Faktura Elektronikoen Plataforman (FACe) sartuta eta, horrenbestez, gure Faktura Elektronikoak Sartzeko Puntu Nagusian fakturak aurkezteko ez dira kode horiek esleitu behar.
      Garrantzitsua!: Nahitaezkoa da fakturaren hartzailearen IFK zuzen zehaztea, taularen arabera; izan ere, hori hartuko da kontuan faktura dagokion erakundera bidaltzeko eta, bertan, tramitazioa egiteko.
      Faktura elektronikoan edukiaren deskribapena egitea komeni da.

      7.- 2020. urtetik aurrera aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrak betetzeko, udalak faktura elektronikoak egin eta erregistratzeko arreta-zerbitzua eskainiko du, betiere baldin eta faktura horiek udalerako edo bere erakunde autonomoetarako badira. Zerbitzua Kontu-hartzailetzaren bulegoetan eskainiko da, udaletxean bertan (Foru kalea, 1, Getxo).
    • Era berean, telefonoz edo helbide elektronikoz fakturazio elektronikoari buruzko zalantzak argituko dira ondorego ordutegiaren:
Administrazioa Telefonoa Posta elektronikoa Ordutegiak
Getxoko Udala 94 466 00 37 facturas@getxo.eus 9:00-13:30
Kultur Etxea 94 466 01 23 Kulturetxea.administrazioa@getxo.eus 8:00-14:00
Getxo Kirolak 94 430 80 73 fakturakgk@getxo.eus 8:30-14:00
Escuela de Música 94 464 60 11 musikaeskolaadmin@getxo.eus 9:00-13:30
Udal Egoitza 94 403 47 40 fakturakegoitza@getxo.eus 9:00-13:30
  • Jasotako faktura zuzena bada, ondo jaso dela eta Getxoko Udaleko Fakturak Sartzeko Puntu Nagusian erregistratu dela esateko mezu elektroniko bat bidaliko da. Hala ez bada, atzeman den arazoa azaltzeko mezu bat bidaliko da.
...

Udaletxea

Fueros, 1
48992 (Algorta) Getxo

Era berean, telefonoz edo helbide elektronikoz fakturazio elektronikoari buruzko zalantzak argituko dira ondorego ordutegiaren barruan eta harremanetarako datu hauen bidez:

Getxoko Udala
Telefonoa: 94 466 00 37
Posta elektronikoa: facturas@getxo.eus
Ordutegiak: 9:00-13:30

Kultur Etxea
Telefonoa: 94 466 01 23
Posta elektronikoa: Kulturetxea.administrazioa@getxo.eus
Ordutegiak: 8:00-14:00

Getxo Kirolak
Telefonoa: 94 430 80 73
Posta elektronikoa: fakturakgk@getxo.eus
Ordutegiak: 8:30-14:00

Escuela de Música
Telefonoa: 94 464 60 11
Posta elektronikoa: musikaeskolaadmin@getxo.eus
Ordutegiak: 9:00-13:30

Udal Egoitza
Telefonoa: 94 403 47 40
Posta elektronikoa: fakturakegoitza@getxo.eus
Ordutegiak: 9:00-13:30