Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Ekitaldien Agenda

Un delicado equilibrio (Antzerkia)
Getxo antzerkia eta dantza, Turismo

Un delicado equilibrio (Antzerkia)

Data:2024/5/11 - 2024/5/11

Ordutegia:Maiatzaren 11an, 20:00etan

Tokia:Muxikebarri-Arte, Kultura eta Biltzar Zentroari . Basagoiti Etorbidea, 77. Algorta - Getxo



Antzerki amerikarraren XX. mendeko Edward Albeeren antzezlan nagusiak, 1967an Pulitzer Saria eskuratu zuenak, gizarte garaikidearen ziurgabetasunaren gaineko hausnarketa bat aurkezten digu, Nelson Valente zuzendari argentinar ospetsuaren gidaritzapean eta aktore zoragarrien eskutik.

Sortu zenetik berrogeita hamar urte baino gehiago igaro dira dagoeneko eta esan dezakegu Un delicado equilibrio  esparru eta genero bereko —eta egile bereko— beste antzezlan batzuek hizpide dituzten gai berak jorratzen dituela: mendebaldeko gizartearen krisia, amerikarra nahi izanez gero, eta, bereziki, “segurtasunaren” amaiera, atzeman daitekeen sentsazioa den aldetik. Ildo horretatik, segurua, zehatza eta fidagarria denaren ilusioa sendotzeko zeinuak eta formak eraikitzen ditugu baina, aldi berean, sortzen gabiltzan errealitatea gure begien aurrean suntsitzen dabil; atzamar artean erortzen den harea bezala ihes egiten du denborak, zahartzaroa aurrera doa errukigabe eta erruak garaile gisa zutitzen dira.

Gaur egungo errealitateak izugarrizko antza du Un delicado equilibrio aurkezten duen ezinegon-egoerarekin. Egonkortasunaren bermea izan zitekeena ez da jada; eraikitako guztiaren zimenduak dardarka daude.

SARREREN SALMENTAK 18€ 

  • Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
  • Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
  • Romo Kultur Etxea-RKE (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)

Informazio gehiago

Getxo Kultur Etxea

Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.

Non jan Getxon

Pintxotan Getxotik

Getxo Planak

Non lo egin Getxon

Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.

Muxikebarrik - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroa -

Logo Metro Bilbao

Metro Algorta

Ikusi agenda osoa