Kalitatea

Aurkezpena, Kudeaketa-sistema, herritarrak eta kalitatea eta hiri-behatokia.

...

Kalitate eta Kudeaketa Aurreratuko Unitatearen helburu nagusia da Getxoko Udalean modernizazio- eta hobekuntza-prozesuak zabaltzea eta sustatzea.

Kudeaketa aurreratua edozein erakunderen jarduera antolatzeko estrategia bat da. Getxoko Udalean, 1998. urteaz geroztik, etengabeko hobekuntzaren bideari ekin zitzaion, kudeaketa hobetzeko eta herritarren eta gainerako interes-taldeen beharretara eta itxaropenetara egokitutako zerbitzu hobeak emateko modu gisa.

Funtzionamendu operatiboa zeharkakoa da, eta udal-antolakunde osoari laguntza teknikoa emateko bokazioa du, kudeaketaren hobekuntza bultzatzeari dagokionez.

Gure egitekoa da udal-arloekin barne-kudeaketa hobetzen eta berritzen laguntzea. Horretarako, tresnak emango dizkiegu udaleko pertsonei antolaketan aldaketa egin dezaten, herritarrei zerbitzua emateko bokazio argia izan dezagun, malgua, errealitate eta premia berrietara egokitzeko gaitasuna izango duena, eraginkorra, arina eta berritzailea.

...

Udaletxea

Fueros, 1
48992 (Algorta) Getxo