Genero-indarkeria unitatea

Zer egin genero-indarkeriaren aurrean?

Violencia de género

Zer egin genero-indarkeriaren aurrean?
Genero Biolentziaren biktima bazara edo biktimaren bat ezagutzen baduzu

Salaketa biktimak edo gertakariak ezagutzen dituen beste edozein pertsonak aurkeztu dezake Getxoko Guardiako Epaitegian, Ertzaintzan edo Getxoko Udaltzaingoan.

Gertakariak Getxon jazo badira eta salaketa Getxoko Udaltzaingoan jartzea erabakiz gero, ondoko laguntza mota jasoko duzula jakin behar duzu:

  • Behar izanez gero, zure zauri edo lesioentzako urgentziako tratamendu medikoa eskainiko dizugu.
  • Beharrezko salaketa jartzen lagunduko zaitugu.
  • Arrisku-mailaren arabera, neurri zehatzak hartuko dira zure eta zeure familiaren bizitza, osotasun fisikoa eta legezko eskubideak eta interesak babesteko.
  • Dagozkizun eskubide eta baliabide sozialei buruzko informaziaren berri emango dizugu (doako justizia, laguntza ekonomikoaren eskaria, harrera-pisuak, laguntza juridikoa eta psikologikoa, Oinarrizko Zerbitzu Sozialak, etab.)
  • Zure kasuaren jarraipen zehatza egingo dugu salaketa ergin duten arrazoiak amaitu arte.
  • Eta, oro har, jakinarazi nahi dizugu EZ ZAUDELA BAKARRIK eta behar izanez gero 24 orduz prest gaudela zuri laguntzeko.

Teléfono: 94 466 02 02


Zer da genero-indarkeria?

Agresio fisiko eta psikologiko guztiak legeak zigortzen dituen jarrerak dira (delitu edo faltak), beraz, salatu egin behar dira.

Genero Biolentzia norbaiten gainean hertsatzea eta kontrolatzeko erabiltzen den jokabide-eredua da, eta tratu txar fisiko, sexual, ekonomiko, emozional eta psikologiko moduan adieraz daiteke. Edozein emakume izan daiteke genero biolentziaren biktima: ezkonduak, dibortziatuak, ezkongabeak baina elkarrekin bizi direnak, harreman erromantiko bat izan baina elkarrekin bizi ez direnak....; talde sozial, ekonomiko guztietakoak izan daitezke, eta arraza, erlijio eta etnia guztietakoak.

Genero Biolentziak barruan hurrengoak egon daitezke:

  • Biolentzia fisikoa: min fisikoa eragin dezakeen edozein ekintza, baita gaixotasunen bat pairatzeko arriskua areagotu dezakeena ere.
  • Biolentzia psikologikoa: edozein ekintza edo jarrera erasotzaile, testuinguru afektiboa aldatzen duena, baztertze, irain, mehatxu, umilazio, isolatzea, etab.
  • Biolentzia sexuala: sexu harremanak izatea zeure borondatearen aurka
  • Biolentzia ekonomikoa: desberdintasuna partekatuak izan behar diren baliabide ekonomikoetan eta jabetza eskubidean

Zigor Kudearen Erreforma (2015)

reforma del Código Penal (2015)Zigor Kodearen Erreformak (2015) genero indarkeriaren arloko aldarazpen jakin batzuk jasotzen ditu:

- Diskriminazioagatik areagotzea genero arrazoiagatiko delitua egiterakoan:

Generoa sartu da diskriminazio moduan.

- Isunaren zigorra ez ezartzea emakumeen aurkako delituen kasuetan:

Mota horretako delituetan bakarrik izango da zilegi zigorrak ezartzea egiaztatuta dagoenean erasotzailearen eta biktimaren artean ez dagoela ezkontza, elkarbizitza edo filiazio harremanengatiko eralizorik, edo ez dagoenean ondorengotza erkiderik, emakumearengan ondorio negatiborik izan ez dezaten.

- Eragingailu elektronikoen gauzaeztantzea urratze delitu berria:

Genero indarkeriaren arloko kautelazko neurriak eta urruntze zigorrak kontrolatzeko eragingailu telematikoei dagokienez, jarrera horiek urratze delituen barrukotzat joko dira eragingailu horien funtzionamendu egokia aldatzeko edo eragozteko izaten diren ekintzak zigorgabe geratu ez daitezen.

- Derrigorrezko ezkontzen erregulazioa:

Zigortu egin behar dira derrigorrezko ezkontzak. Larderia edo indarkeria larriarekin beste bat ezkontzera derrigortzen duenak erabili diren derrigortze edo bitartekoen larritasunaren araberako zigorra jasoko du.

- Jazarpen edo zelata delitu berria:

Hurbil egonda eta era guztietako mezu edo deien bidezko jazarpena, pertsekuzioa eta-edo estutzea Legeak zigortuta egongo da.

- Irudien difusioa:

Delitua egingo du hala bere bikotekidearekiko erlazio intimoak protagonizatzen eta grabatzen eta beste aldearen baimenik gabe zabaltzen dituenak nola beste pertsona batzuen irudiak jaso eta protagonisten berariazko baimenik gabe zabaltzen dituenak.

...

Gatxoko Udaltzaingoa/h4>

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Fax: 94 466 00 96
Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00