Euskadi Gastronomika Kluba
Ezagutzen duzu Euskadi Gastronomika Kluba? Basquetourrek bultzatuta, Euskadi mundu mailako erreferente enogastronomiko bihurtzeko helburuarekin sortu zen proiektua.
Klubak eskaintza turistiko gastronomikoa antolatu eta egituratu nahi du, gastronomiarekin lotutako fluxu turistikoak bultzatuz eta turistei kalitatezko zerbitzua bermatuz.
Gustatuko litzaizuke Euskadiko 750 enpresa inguruk lan egiten duten klub honetan parte hartzea, eta bere abantailez doan baliatzea?
Onurak:
- Klubaren euskarri eta sustapen-ekintzetan parte hartzea
- Getxoko helmugan garatuko den planean parte hartzea.
- Parte hartzen ez dutenengandik bereiziko zaituen marka bateratua izatea.
- Turismo gastronomikoko zure produktua hobetzeko laguntza eta laguntza teknikoa izatea
- Turismo gastronomikoko beste eragile batzuekin harremanak izatea; sareko lana
Konpromisoak:
- Nahitaezko baldintzak betetzea eta gomendagarriak lantzen joatea
- Klubak egiten dituen ekintzetan laguntzea eta parte hartzea.
- Klubaren marka indartzea, marka behar bezala erabiliz.
Interesa baduzu, bidali mezu elektroniko bat clubeuskadigastronomika@getxo.eus helbidera. Bisitatuko zaitugu eta programaren xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.
Getxo Elkartegia
Ogoño Kalea, 1
48930 (Areeta) Getxo
Telefonoa: 94 466 01 40
Email: getxolan@getxo.eus