2024/4/17
Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga Redsticksekin bilduko dira datorren igandetik aurrera
Espainiako belar hockeyko gizonezkoen selekzioaren kontzentrazio berria. Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga Madrilgo Club de Campoko getxotarrak Max Caldasek deitutako 24 jokalarien artean sartu dira.
Selekzioa Parisen bilduko da, datorren udako Olinpiar Jokoen egoitzan, hilaren 21etik (igandea) 24ra (asteazkena). Kontzentrazioan zehar bi partida jokatuko ditu Frantziaren aurka, asteartean 10:00etan eta asteazkenean 11:00etan.
Bide batez, gaur goizeko hamarretan jarriko dira salgai aipatutako Joko Olinpikoetako ekitaldi guztietarako sarrerak. www.ticket.paris2024.org webgunean eskuratu ahal izango dira.