Ereagan igeri egitea eta webcam-a zuzenean (Igeribideak)

Bizkaiko kostaldeko hondartzetan aisialdiko igeriketa segurua eta autonomoa sustatzeko helburuaz, Igeribideak ekimena jarri du abian Bizkaiko Foru Aldundiak.

Proiektuaren barruan, Getxo udalerri pilotuetako bat da, eta, horregatik, Ereaga hondartzak eremu balizatua du, bertan modu seguruan igeri egiteko.

Gainera, itsasoaren egoera zuzenean kontsulta dezakezu webcam honen bidez:

 

Ereagako Turismo Bulegoaren aurrean eta Algortako Portu Zaharreko hondartzarako sarbidean, informazio interesgarria kontsulta daiteke itsasoan igeri egiteaz eta Igeribideak proiektuaz.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak badu webgune bat gomendioak, ekimenari atxikitako hondartzak eta itsasoan igeri egiteko behar den guztia jakinarazteko: Igeribideak.