2023/2/21
Getxoko Emakumeen Etxea barrutik egokitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dira, Algortako Altube, 5-7/Benturillena kaleko 17 zenbakian lekututako udal egoitza batean. Aurrekontua 491.935 eurokoa da, eta hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusita dago.