Udalen Gardentasun Indizea (ITA 2014)
Orri hau 2008az geroztik Nazioarteko Gardentasunerako Erakundeak egindako Udalen Gardentasun-Indizean (UGI) oinarritzen da.
Indize hau tresna baliagarria da udalek herritarren aurrean duten gardentasun-maila neurtzeko 80 aldagai baino gehiagoko multzo baten bitartez neurtzeko.
Emaitzak:
- Getxoko Udalaren puntuazioa sei Gardentasun arloetan (PDF / 11 Kb)
- Sei Gardentasun arloen sailkapena (PDF / 84 Kb)
- Balorazio Orokorra 2014 (PDF / 24 Kb)
Udalen Gardentasun Indizea 2014 (Adierazleak guztira: 80) |
A) Informazioa Udal Bbatzari buruz |
1.- Informazioa hautetsiei eta Udaleko langileei buruz |
1. Alkatearen eta Udaleko zinegotzien datu biografikoak zehazten dira. |
2. Alkatearen eta Udaleko zinegotzi bakoitzaren helbide elektronikoak zehazten dira. |
3. Alkatearen erakunde-agenda argitaratzen da (webguneko atal zehatz batean). |
4. Udaleko lanpostu zerrenda osorik argitaratzen da. |
5. Udaleko konfiantzazko karguen (postuen) zerrenda webguneko atal zehatz batean argitaratzen da, baita, horien ordainsariak ere (banakakoak zein kolektiboak). |
6. Udalaren lan eskaintza publikoa argitaratzen da, baita horren garapena eta burutzapena ere. |
2.- Informazioa Udalaren Ondare eta Antolaketari buruz |
7. Gobernu organoak eta horien zereginak zehazten dira (Gobernu Batzarra, Bozeramaileen Batza, Informazio- batzordeak, Osoko Bilkura) (baita auzoko edo barrutiko batzarrak ere, hala badagokio). |
9. Organo deszentralizatuetako, erakunde instrumentaletako eta udal sozietateetako lanpostuen zerrenda edo langileen plantilla osoa argitaratzen da eta berariaz adierazten dira dauden konfiantzazko karguak. (Getxo Kirolak, Musika Eskola, Udal Egoitza (eranskina), Kultur Etxea) |
10. Tokiko Agenda 21 eta Plan Estrategikoa (edo Mapa Estrategikoa) onartuta eta argitaratuta daude. |
11. Udalari atxikitako ibilgailu ofizialen zerrenda zehatza argitaratzen da (jabetzakoak edo alokatutakoak). |
12. Udalaren Ondasun eta Eskubideen Inbentarioa argitaratzen da. |
3.- Informazioa Udal erakundeei eta arauei buruz |
Udal gobernu organoei buruzko informazio hau argitaratzen da: |
15. Gobernu Batzarraren erabaki osoak, eta Udal Batzak eskuordetuta diharduenean, akta osoak |
16. Udal Batzaren Osoko bilkurak zuzenean jarrai daitezke webgunean eta bideoak bertan gordeta geratzen dira. |
17. Kode etikoa edo gobernu onarena onartua eta argitaratua du Udalak (ahal dela, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko talde politikoek aho batez onartutako Tokiko Gobernu Onaren kodeari egokitua). |
18. Udalari (auziak, lana, etab.) eragiten dioten ebazpen judizialak (osorik edo edukietarako estekak) argitaratzen dira. (Horrelakorik egon ez bada, webgunean berariaz adierazi beharko da) |
B) HARREMANAK HERRITARREKIN ETA GIZARTEAREKIN |
1. Udalaren web-gunearen ezaugarriak |
19. Gardentasunaren ataria (edo berariazko atala) jarri da Udalaren web-gunean |
20. Udalaren webgunean erraz aurki daitekeen barne bilatzaile bat dago. |
2. Informazioa eta arreta herritarrari |
21. Hasierako orrian Udalaren web-gunearen mapa ikus daiteke. |
22. Herritarrek eta erakundeek egindako galderei buruzko datuak argitaratzen dira. |
23. Zerbitzuen katalogo orokorra argitaratzen da, baita erakundeko zerbitzuen eta ekipamenduen egoitzak ere, helbideak, jendeari arreta egiteko ordutegiak eta webgune edota helbide elektronikoen estekak adieraziz. |
27. Udal talde politikoek euren iritziak eta proposamenak adierazteko espazio bat dago Udalaren web-gunean. |
28. Udalerriko auzo elkarteentzako espazio bat dago webgunean, eta elkarte horiek egindako galderei eta proposatutako gaiei buruzko zerrenda argitaratzen da. |
29. Udalaren webgunean eztabaidarako foroak edo sare sozialen profilak daude: Facebook, Twitter, Getxo Kirolak, Auzoz Auzo. |
3.- Herritarrekiko konpromiso-maila |
30. Herritarrek Parte hartzeko Araudia dago eta argitaratu egiten da |
31. Udal kontseiluak edota herritarrek parte hartzeko bestelako bideak daude (hiriaren foroa, hirigintzako gizarte kontseiluak...) eta horien gaineko informazioa eskaintzen da. Gainera, horien akordioak, txostenak edo proposamenak argitaratzen dira. |
33. Udaleko zerbitzuen gutun bat edo batzuk daude eta horiei buruzko informazioa ematen da, baita bertan hartutako konpromisoen betetze-mailari buruzkoa ere (Gizarte Zerbitzuak eta Udal Artxiboa). |
34. Emandako zerbitzuei buruzko inkesten emaitzak daude eta argitaratzen dira. |
C) GARDENTASUN EKONOMIKO-FINANTZARIOA |
1.- informazioa kontabilitateari eta aurrekontuei buruz |
37. Zerga Erantzukizuneko Autoritate Independenteak aurrekontu egonkortasunari buruz egindako txostenak argitaratzen dira. - 1/13 txostena |
Finantza adierazle hauek argitaratzen dira: |
38.* Autonomia fiskala (zergen diru-sarrerei aitortutako eskubide garbiak /aitortutako eskubide garbiak guztira). |
2.- Gardentasuna Udalaren diru-sarreretan, gastuetan eta zorretan |
Sarrerei eta gastuei buruzko adierazle hauek argitaratzen dira: |
40.* Zergen diru-sarrerak biztanle bakoitzeko (zergen diru-sarrerak / biztanle kopurua). |
41.* Biztanle bakoitzeko gastua (aitortutako betebehar garbiak / biztanle kopurua). |
42.* Biztanle bakoitzeko inbertsioa (aitortutako betebehar garbiak- VI. eta VII. kap.- / biztanle kopurua). |
43.* Kobratzeko batez besteko epea (kobratu gabeko eskubideak – I. kapitulutik III.era- x 365 / aitortutako eskubide garbiak). |
44. Hornitzaileei ordaintzeko operazio komertzialetako berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriei buruzko hiruhileko txostenak argitaratzen dira (HAP/2012/2015 Ministerioaren Aginduaren 16.7 artikulua) (Halakorik egon ezean, webgunean berariaz adierazi beharko da). |
D) GARDENTASUNA ZERBITZUEN KOSTUETAN ETA KONTRATAZIOETAN |
1.- Prozedurak zerbitzuak kontratatzeko |
46. Informazioa ematen da Kontratazio-mahaiaren osaerari, izendatzeko bideei eta deialdiei buruz. |
47. Kontratazio-mahaiaren aktak argitaratzen dira. |
2.- Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak |
49. Tasekin edo prezio publikoekin finantzatutako zerbitzuen benetako kostuari buruzko informazioa argitaratzen da. |
E) GARDENTASUNA HIRIGINTZA, HERRI LAN ETA INGURUMEN ARLOAN |
1.- Hiri antolamendurako planak eta hirigintzako hitzarmenak |
54. Udalaren hirigintzako hitzarmenei eta egikaritzen ari diren hirigintzako jarduketei buruzko informazio zehatza argitaratzen da. |
55. Lurzoruaren erabilerei eta xedeei buruzko informazio zehatza argitaratzen da. |
2.- Herri lanen iragarkiak eta lizitazioak |
57. Obra publikoen lizitazio-irizpideak, proiektuak eta pleguak argitaratzen dira. |
58. Obrarik garrantzitsuenen proiektuen aldaketak, berritzeak eta osagarriak argitaratzen dira. Getxo Antzokia, Romo Kultur Etxea. |
3.- Informazioa lehiatzaileei, eskaintzei eta ebazpenei buruz |
59. Herri lanen lizitazioan parte hartu duten enpresen zerrenda argitaratzen da. |
60. Herri lanik garrantzitsuenak egin dituzten enpresen izena argitaratzen da. |
4. Herri lanak, Hirigintza eta Azpiegiturak |
Adierazle hauek argitaratzen dira: |
63. Azpiegituretan egiten den inbertsioa biztanleko: Azpiegituren inbertsioan (6. kapitulua) egindako ekitaldiko gastuak (burututakoak) / Biztanle kop. |
64. Hirigintzako diru-sarreren proportzioa: hirigintzatik eratorritako diru-sarrerak / diru-sarrera guztiak. |
F) GARDENTASUN LEGEAREN ADIERAZLEAK |
1.- Udalaren plangintza eta antolaketa |
65. Urteko eta urte ugariko planak eta programak argitaratzen dira; bertan, helburu zehatzak eta gauzatzeko aurreikusitako denbora, jarduerak zein baliabideak zehazten dira. |
66. Organoetako arduradunak, funtzioak eta independentzia harremanak identifikatzeko aukera ematen duen organigrama eguneratu bat argitaratzen da. |
67. Kontu-hartzailetzaren eta aholkularitza juridikoko organoen barne txostenak argitaratzen dira, behin betikoak direnean. |
2.- Kontratuak, hitzarmenak eta dirulaguntzak |
68. Egindako kontratu guztiak argitaratzen dira; bertan, xedea, lizitazioaren eta esleipenaren zenbatekoa, erabilitako prozedura, iragartzeko erabilitako bideak, prozeduran parte hartu duten lizitatzaile kopurua eta esleipendunen nortasuna adierazten dira. |
69. Egindako kontratuen aldaketak argitaratzen dira. |
70. Aldian-aldian (gutxienez hiru hilean behin) egindako kontratu txikiak argitaratzen dira, informazio zehatza emanez zenbatekoei eta esleipendunei buruz. |
71. Datu estatistikoak argitaratzen dira, sektore publikoko kontratuen legerian aurreikusitako prozedura bakoitzaren bidez esleitutako kontratuen aurrekontu bolumenari dagokion ehunekoari buruz. |
72. Egindako hitzarmenen zerrenda argitaratzen da eta bertan, sinatzaileak, xedea eta, kasuan kasu, adostutako betebehar ekonomikoak aipatzen dira. |
73. Emandako dirulaguntzak eta laguntza publikoak argitaratzen dira, eta zenbatekoak, xedeak edo helburuak eta onuradunak adierazten dira. |
3.- Partaidetzako erakundeetako eta Udaleko goi-karguak |
74. Udaleko goi-karguek (gutxienez, hautetsienek eta, hala badagokio, zuzendari nagusiek) eta partaidetzako erakundeetako arduradun nagusiek jasotzen dituzten ordainsariak argitaratzen dira. |
75. Karguak uztea dela-eta, jasotako kalte-ordainak jakinarazten dira. |
76. Udaleko goi-karguen Jardueren eta Ondasunen Interesen Erregistroa argitaratzen da (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean ezarrita dago). |
4.- Informazio ekonomikoa eta aurrekontuen gainekoa |
77. Higiezinen zerrenda argitaratzen da (bulegoak, lokalak, etab.), jabetzakoak, errentamendu erregimenekoak, okupatutakoak edota udalera atxikitakoak. |
78. Udalaren aurrekontuak argitaratzen dira, aurrekontu partida nagusien azalpena eta betearazpen-egoerari buruzko informazio eguneratua emanez (gutxienez hiru hilean behin). |
79. Udalaren kontu orokorra / urteko kontuak argitaratzen dira (balantzea, ondare ekonomikoaren emaitzen kontua, memoria eta aurrekontuaren likidazioa). (C) |
80. Kanpoko kontrol-organoek (Kontuen Auzitegiak edo Ganberak) kontu-auditorien eta fiskalizazio-auditorien txostenak argitaratzen dituzte, bai Udalarenak bai Udal sektore publikoko erakundeenak. (C) |