Beste jaialdi eta azoka batzuk

Getxon egiten diren jaialdiei eta azokei buruzko informazio guztia eskura dezakezu.

Getxo Eszena Kalean

Maiatzetik urrira bitartean, Getxo Eszena Kalean zikloak kaleko arte eszenikoen programazio zabala eta anitza eskaintzen dio adin guztietako publikoari. Antzerkia, dantza, zirkua eta askoz gehiagoz gozatu ahal izango dugu Areetako Geltokia plazan.

otros festivales

Getxoarte

Getxoartek arte-hezkuntza eta sormen-prozesuen ezarpena sustatzen ditu, urte osoan zehar zenbait lekutan egiten diren belaunaldien arteko jardueren eta programen proposamen anitza eginez.

Komiki Azoka

2022ko irailaren 30etik urriaren 2ra 20. Komiki Azoka izango da. 40 saltoki izango dira Romoko Santa Eugenia plazan eta ondoko Ibaiondo kalean. Bestalde, mahai-inguruak, hitzaldiak, aurkezpenak, sinatze-txandak, tailerrak eta erakusketa bat hartuko ditu Romo Kultur Etxeak. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

"Ramiro Pinilla" Sariak

Getxoko Kultur Etxeak herriko Pinillesca elkartearekin batera gauzatzen duen ekimen horren helburua da sorkuntza literarioa indartzea eta getxotar idazlea oroitzea.

Habanera Jaialdia

2022ko irailaren 9tik 11ra, habanera eta itsas kantaren erritmoak Getxora itzuliko dira Mediterraneoko eta beste jatorritako taldeen eskutik.

San Lorentzo azoka

Abuztuaren 10ean, San Lorentzo azokak euskal baserriko produkturik onenak gerturatuko ditu Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetara. Ohi denez, eguna borobiltzeko, Biotz Alai abesbatzaren kontzertua izango da.