Gizarte Kohesiorako Dirulaguntzak

Oinarrien xedea dirulaguntzen emakida arautzea da, betiere udalaren aurrekontuetako mugak betez; dirulaguntzak izaera juridikoa duten, irabazi asmorik ez duten eta Getxon edo getxotarrei zuzendutako gizarte kohesioko jarduerak egiten dituzten erakundeei zuzenduta daude.

servicios sociales

2024dirulaguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 11tik abuztuaren 12ra 

Documentazioa

Dirulaguntzak eskatzeko behar den dokumentazio eta informazio guztia eskuragarri dago Izapideen Gidaren esteka honen bidez 

Oinarrien xedea dirulaguntzen emakida arautzea da, betiere udalaren aurrekontuetako mugak betez; dirulaguntzak izaera juridikoa duten, irabazi asmorik ez duten eta Getxon edo getxotarrei zuzendutako gizarte kohesioko jarduerak egiten dituzten erakundeei zuzenduta daude. Jarduerak honako alorren barne egon beharko dira:

  • Sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntza
  • Haurtzaroa eta gazteria
  • Zahartze aktiboa
  • Balioetan oinarritutako heziketa
  • Mendekotasunak prebenitzea
  • Gizarte Zerbitzuak

Edo bestelako zeharkako politiketatik jarduten dutenak:

  • Berdintasuna
  • Kulturartekotasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Belaunaldi aniztasuna
  • Afektu eta sexu aniztasuna
  • Elkartasuna

Modu horretan honakoak lortu nahi dira:

  • Udalerrian gizarte kohesio handiagoa sustatzea.
  • Udalerrien asoziazionismoa sustatu eta bultzatzea.
  • Gizarte Kohesioaren alorrean programak, prestazioak eta jarduerak garatzeko gizarte ekimena bultzatzea.
  • Sektore publikoaren eta gizarte erakundeen artean lankidetza erraztea.

2 dirulaguntza lerro ezarri dira:

  • 1 lerroa: Getxoko erakundeak mantentzea, martxan egotea eta indartzea.
  • 2 lerroa: Gizarte Kohesioaren arloko intereseko proiektuak 

- 2023an emandako dirulaguntzak PDF
- 2023an ukatutako dirulaguntzak PDF

- 2022an emandako dirulaguntzak PDF
- 2022an ukatutako dirulaguntzak PDF
- Onuradunen zerrenda PDF

- Emandako eta ukatutako dirulaguntzak 2021 XLS

- 2020an emandako dirulaguntzak PDF
- 2019an emandako dirulaguntzak PDF

- 2020an ukatutako dirulaguntzak PDF
- 2019an ukatutako dirulaguntzak PDF

servicios-sociales

Gizarte Zerbitzuak

Urgull k. z/g
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 51
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00