Emakume etorkinentzako topaketa eta prestakuntza programa

EMAKUME ETORKINEN TOPAKETA programaren bidez, Getxoko Udaleko Immigrazio eta Berdintasun Zerbitzuek aukera eskaini nahi dute banaka eta taldeka emakumeek emakume gisa duten mailari, haien bizitzan zehar gainditu behar izan dituzten erresistentzia eta borrokei (arreta berezia jarriko da haien migrazio historian) eta gaur egun haien udalerria den honetan aurre egin beharreko errealitateari buruzko gogoeta egin dezaten.

Inmigración e Interculturalidad

Emakume migratuen topaketa

Izena emateko formularioa: Emakume migratuen topaketak 

2007tik egiten dituzte bilera horiek. Konfiantzazko bilguneak dira banakako eta taldeko gogoeta egin eta, bata bestearen ispiluan ikusiz, gertatzen zaiena bakoitzaren gauza berezia ez dela antzematea; izan ere, sistema patriarkaleko emakumeak izatearen parte da. Talde honetan, zailtasunak, zalantzak eta nostalgiak elkarbanatzeaz gain, poza, ausardia eta helmugak, ametsak eta esperantza berriak eraikitzeko moduak ere elkarbanatzen dira.

Topaketen helburu nagusia harrera egin eta irakasteko leku bat eskaintzea da, emakume gisa dituzten eginkizunen gaineko gogoeta egiteko. Baita emigrazioaren ondoriozko errealitate berriari ekiteko gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren aldeko apustuan babeserako sareak sortzea. Proiektuak generoaren ikuspegia eta parte hartzeko metodologia ditu oinarri.

Saio bakoitzean bilerak bideratzen dituztenen azalpenak, taldeko lana eta talde gisa eraikitzeko eta ezagutza lortzeko teknika partehartzaileak bateratzen dira. Dinamizatzailearen egitekoetako bat parte hartzaileen historia ezagutzeko aukera ematen duen giroa sortzea da, batik bat haien jatorrietako errealitatea eta hemen aurkitzen dutena. Hala ere, gogoetari babesa eman behar dio, protagonista izan eta erantzun bakarrak eta prozedura egokirik eman gabe.

Saioak egunean 3 ordukoak izango dira gutxi gorabehera.

Aldizka, larunbatetan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan( Martikoena kalea, 16 zb. 1go solairua,Alangoko Osasun Zentrotik gertu)elkartzen dira.

Programa osoa 11 saioz osatuta dago. Parte-hartzeko ziurtagiria % 70ko etortzearekin ematen da.

inmigración e interculturalidad

Inmigrazioa eta interkulturalitatea

Urgull kalea (Bigarren soilarua)
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 51
Posta elektronikoa: interculturalidad@getxo.eus