2024/9/11
Datorren urriaren 20era arte zabalik egongo da Euskara Saria Argia Ereiten XV. Lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea, Getxoko Udalak antolatuta, euskararen gizarte erabilera babesteko, sustatzeko edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzeko. Hautagaiak aurkezteko fitxa posta elektronikoz jaitsi eta euskara@getxo.eus helbidera bidal daiteke, baita www.getxo.eus/euskara web gunean dagoen formularioa bete daiteke ere. Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da.
Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak, beste urte batez, getxotarrak animatzen ditu lanean, aisialdian, sare sozialetan, egunerokoan…, euskara sustatzen duten pertsona, taldea, elkartea, saltokiaren izenak proposatzera, “herriaren esker onez jaso ahal izateko”.