2024/7/26
Gaur egin den ezohiko osoko bilkuran behin-behinean onetsi da Getxoko Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriaren dokumentua; udal-gobernuak (EAJ/PNVk eta PSE-EEk) eta PPk aldeko botoa eman dute, eta kontrako botoa eman dute EH-Bildu eta Elkarrekin Podemos-EP alderdiek. Aipatutako azken bi alderdiek osoko zuzenketa bana aurkeztu dute, baina ezetsi dituzte.
Behin-behinean onetsitako dokumentu berriak (behin betiko onespena aurrerago egingo da), osorik edo zati batean, 588 alegazio hartu ditu barne (guztira 2.100 aurkeztu ziren) eta plana aberasten dute; halaxe esan du udal-gobernuak: “parte hartzeko hainbat fase izan zituen planak; espekulazioa galaraziko du eta lau esparru hartuko ditu barne: ikuspegi fisikoa, soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa”.