2024/2/21
Muxikebarrik “Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival-LKBSFF” jaialdiaren inaugurazio-ekitaldia hartuko du datorren asteazkenean, otsailak 28, hirugarren urtez jarraian. Europako surf jaialdi garrantzitsuenetako bat izango da, eta otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean izango da, Getxon eta Bilbon (Itsasmuseumen eta haren inguruan). Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailaren babesa du ekitaldi honek.
Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Muxikebarriko Ereaga aretoan eta bertan surf, zinema eta kirol industriako gonbidatuek hartuko dute parte. Nobedadeak aurkeztuko dira (besteak beste, aurtengo dinamika jasangarri berria, SurfAid nazioarteko GKEarekiko lankidetza edo EITBrekin batera “Primeran” euskarazko streaming plataformarako garatu den “Surfing 360”) asmo handiko proiektuaren aurkezpena. Proiekzioak protagonisten esku-hartzeekin dinamizatzeaz gain, urtero Itsasmuseumi ematen zaion surf taula pertsonalizatua azalduko da.
Egun horretan bertan, goizean, 09:30etik aurrera, proiekzioak, hitzaldi bat eta erakusketa bat izango dira Getxoko ikastetxeentzat, surfari eta iraunkortasunari buruz.
Ostegunean, hilak 29, eta ostiralean, hilak 1, ikus-entzunezko industriari eskainitako bi jardunaldi izango dira. Gai hauek jorratuko dira, besteak beste: “Euskadin ekoiztea eta banatzea”, “2024an ikus-entzunezko ekoizpenaren gakoak” edo “Adimen artifiziala ikus-entzunezkoetan”.
Ostiralean, hilak 1, Fangalokan, eko-party bat izango da, non jaialdiaren dinamika jasangarria aurkeztuko den, María Martinez eta Laura Coviellaren film laburren proiekzioarekin eta Guillermo Gutierrez, Willy, Los Brazos-eko gitarra-jotzailearen kontzertuarekin.