2024/2/16
Getxo Sormen Hub zentroak, sormen- eta kultura-sektoreari lotutako proiektu eta enpresentzako ekintzailetza-zentroak, urtebete egin du martxan jarri zenetik. Urgull Zentroan dago, Algortan, eta bertan, gainera, zahartze aktiborako eta KZ Gunerako hainbat ekimen ere hartzen dira.
Zentro hori martxan jarri zen udalerriko sektore estrategikoei buruz Udaleko Ekonomia Sustapen Sailak 2020an egindako diagnostikoaren ondoren. Udalerrian erregistratutako enpresa eta profesional guztien %11k baino gehiagok industria-sektore horretan garatzen du bere jarduera, eta sektore horrek %5etik gorako ekarpena egiten dio BPGri Euskadi osoan. Kulturaren eta sormenaren industriak hogei bat diziplina hartzen ditu bere baitan, arkitektura eta diseinu ikasketak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste. Juanma González Ekonomia Sustapeneko zinegotziak gogorarazi duenez, “horrelako ekimenen bitartez, helburua da Getxon jarduera ekonomikoa sortzeko aukera-guneak eraikitzen joatea. Kulturaren eta sormenaren esparru horretan, ikusi dugu beharrezkoa dela ekosistema eta laguntza-zerbitzuak sortzea, proiektuak jasangarriagoak izan daitezen, eta, horrela, aurrera egin dadin sektore fisikoa sendotzeko bidean”.